Atzo arratsaldean banatu zituzten Zapirain Anaiak Sariaren XXVI. ekitaldiaren eta Ibon Zabalaren XVI.aren sariak, Niessen kulturgunean. Ondoren bat-bateko bertso saioa egin zuten.
Atzo arratsaldean banatu zituzten Zapirain Anaiak Sariaren XXVI. ekitaldiaren eta Ibon Zabalaren XVI.aren sariak, Niessen kulturgunean. Ane Labaka Lasarte-Oriako bertsolariak idatzitako bertso sorta izan da onena helduenen artean, eta Maddi Iztueta urnietarrarena gazteenen artean. Bigarrenak, hurrenez hurren, Aitor Albistur errenteriarra eta Naroa Agirre urnietarra geratu dira. Labakaren ordez Nerea Elustondok abestu zituen bertsoak.
Bertsopaper sarien ondoren saioa egin zuten
Sari banaketa egin ondoren, bat-bateko bertso saioaz gozatzeko aukera izan zuten hurbildu ziren bertsozaleek. Honako bertsolariak igo ziren oholtzara: Aitor Mendiluze, Haritz Casabal, Iñigo Mantzisidor
Mantxi, Nerea Elustondo, Arkaitz Oiartzabal
Xamoa eta Unai Agirre.