Ander Rodrigez Gizarte Gaietako diputatuarekin bi hitzaldi antolatu ditu Duintasunak otsailerako Errenteria-Oreretan. Zaharren egoitza, eguneko zentro, eta etxeko laguntzaren egoeraren gainean ariko da hitzaldi horietan Rodrigez.
Duintasunaren manifestazioa
Duintasuna kalera irten da berriro gaur. Seme-alaben eta biloben etorkizunaren alde egin du gaur murrizketen aurka diharduen erretiratuen elkarteak. 11:00etan egin dute hitzordua Herriko plazan eta bertan bildu dira hamarnaka eta hamarnakla jubilatu, eta beraiekin batera, oraindik adin horretara iritsi gabe erretiratu elkartearen aldarriekin bat egiten duten hainbat lagunek.
Osasungintzan lanpostuak murriztu, itxaron zerrendak luzatu eta osasun sistema etengabe pribatizatu nahian ari direla salatu dute.
Hezkuntzaren gainean ere aritu dira Duintasuna elkarteko kideak gaurko elkarreteratzean: “Bekak izugarri murriztu dituzte, laguntzako milaka irakasle kaleratu, jangelarako bekak kendu eta dozenaka eta dozenaka zoentzialari eta ikerlari aurrekonturik gabe utzi dituzte. Ikaragarri larria da”.
Duintasunaren elkarretaratzea
Soldaten jeitsiera nabarmena izan dela ere salatu du gaur Duintasunak, “lanaldia igo badute ere behera egin dute soldatek eta kasurik onenetan duela hainbat urtetik izoztuta daude”.
Seme-alabak, gurasoak baino okerrago
Jubilatuen erosteko ahalmenak ere behera egin duela esan dute gaurko elkarretaratzean, praktikan izozturik daukatela soldata eta etorkizuneko erretiratuei jubilatzeko adina eta eta kotizatu beharreko urteak igo dizkietela salatu dute, halaber.Egoeraren ondorioz hamarkaden ostean aurreneko aldiz seme-alabak gurasoak baino okerrago biziko direla esan dute amaitzeko eta horren erakusle aiton-amonen kontura bizi behar duten seme-alaba eta bilobak direla gaineratu dute.
Ander Rodrigezen hitzaldia
Elkarretaratzea amaituta, manifestazioa egin du Duintasunak herriko kaleetan barrena. Hamarka eta hamarka lagunek egin dute bat herriko plazan amaitu den mobilizazioarekin. Bertan jakinarazi dutenez hitzaldiak antolatu dituzte datorren hilerako.Hizlaria berriz Ander Rodrigez Gizarte Gaietako diputatua izango da, eta eguneko zentroen, zaharren egoitzen eta etxeko laguntzaren
Hamarnaka lagunek egin dute bat manifestazioarekin
gainean ariko da. Osailaren 11n eta 18an izango dira hitzaldiak Errenteria-Oreretan, 18:00etatik aurrera, Beraun auzoan lehena eta erdialdean bigarrena. Lekua oraindik zehaztu gabe dago.