Hilaren 30era arte iraungo du, eta eskolak astelehenetik ostiralera izango dira, Haurtzaro Ikastolan, 18:30etik 20:30era. Matrikularen prezioa 110 eurokoa da.
Pages farmaziako ordezkari batek emango du lehen hitzaldia, Xenpelar Etxean, eta etxeko botikinean zer eduki behar den azalduko dute. Horrez gain, iraungituta dauden sendagaiekin zer egin edo zatitu edo murtxikatu behar diren sendagaien buruzko azalpenak emango dituzte.
Irri bat oparitu lelopean jostailu berrien bilketa egin dute Errenteriako PSE-EEk eta Gazte Sozialistek, Gabonetan zehar.
2013ko abendutik 2014kora %6,28 jaitsi da langabezia tasa. Bidasoan jaitsiera ez da hain nabarmena izan, -%0.53. Bi eskualdeen artean 10.861 lagun daude lanik gabe.
Ander Rodrigez Gizarte Gaietako diputatuarekin bi hitzaldi antolatu ditu Duintasunak otsailerako Errenteria-Oreretan. Zaharren egoitza, eguneko zentro, eta etxeko laguntzaren egoeraren gainean ariko da hitzaldi horietan Rodrigez.
Kontzertua 12:30ean hasiko da, ikastetxeko jolastokian bertan. Musika bandak Johann Straussen valsak joko ditu. Gainera, kontzertuan bazkide egiten direnek disko bat izango dute opari.
Probaren bosgarren edizioa egin dute. Plazatik gainera abiatu zen martxan hamarnaka herritar bildu dira.