'Osasuntsu Bizi' hitzaldi zikloa abiaraziko dute gaur zortzi

Pages farmaziako ordezkari batek emango du lehen hitzaldia, Xenpelar Etxean, eta etxeko botikinean zer eduki behar den azalduko dute. Horrez gain, iraungituta dauden sendagaiekin zer egin edo zatitu edo murtxikatu behar diren sendagaien buruzko azalpenak emango dituzte.

Errenteriako Udal Liburutegiak eta Gipuzkoako Sendagaigileen Elkarteak antolatuta, hitzaldi zikloa egingo dute Xenpelar Etxean Hitzaldiak hilabeteko bigarren astelehenetan izango dira, 17:00etatik aurrera. Lehenengoa Pages farmaziako ordezkari batek emango du, eta etxeko botikinean zer eduki behar den azalduko dute. Horrez gain, iraungituta dauden sendagaiekin zer egin edo zatitu edo murtxikatu behar diren sendagaien buruzko azalpenak emango dituzte. Gainontzeko hitzaldiak honakoak izango dira:
  • Otsailak 9: Bizimodu osasuntsua izateko aholkuak: zer da dieta orekatua, jarduera fisikoa, tabakoa, alkohola eta drogak ekidin. Iturbe farmaziaren eskutik (euskaraz).
  • Martxoak 9: Haurtzaroari buruzko galdera ohikoenak: elikadura, zorriak… Irigoyen farmaziaren eskutik (euskaraz). Haurtzaindegi zerbitzua egongo da.
  • Apirilak 13:Gaixotasun kronikoeetan aholku dietetikoak: diabetesa, hiertentsioa, hiperkolesterolemia… Cobreros farmaziaren eskutik (gazteleraz).
Sarrera librea izango da, eta aretoa bete arte (80-90 lagun) izango da sartzeko aukera.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.