Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

'Burujabetzaren hariak' "pentsamendu kritikorako" foroa hasiko du EH Bilduk hilaren 17an

Koalizioak azaldu duenez, "datozen garai berrietarako prestatzen joateko" asmoz antolatu dute hitzaldi zikloa. Hilaren 17an izango da lehenengoa, Gerardo Pisarello Proces Constituent Kataluniako taldeko kidearen eskutik. Hitzaldien ondoren hausnarketa eta eztabaida sortzea dute helburu.

Erik Gartzia Egaña
Oarsoaldea
2015/01/07
Orereta-Errenteriako EH Bilduk foro bat irekiko du hilaren 17an, Burujabetzaren hariak izenekoa. Koalizioak azaldu duenez, “datozen garai berrietarako prestatzen joateko” asmoz antolatu dute hitzaldi zikloa. “Orain kontsignak direnak —ekologia, prozesu konstituziogilea, feminismoa…— eztabaidatu nahi ditugu”, azaldu du Joseba Barriolak. Horrela, lau hitzaldi presatu dituzte, bat hileko, hilaren 17tik hasita. “Hitzaldiak motzak izango dira, eta helburua parte hartzaileen artean hausnarketa eta eztabaida sortzea izango da”, zehaztu du Beñat Irasuegik. Gainera, hitzaldi bakoitzean jorratuko duten materiala banatuko dute.
Joseba Barriola eta Beñat Irasuegi, 'Burujabetzaren hariak'-en kartelarekin

Joseba Barriola eta Beñat Irasuegi, ‘Burujabetzaren hariak’-en kartelarekin

Adierazi dutenez, euren nahia parte hartzaileek hitzaldi guztietan izatea da, “formaziorako delako, batetik, eta jendea eztabaidara ohitutzeko, bestetik”. Zikloa koalizioaren barnera begira antolatu ez dutela nabarmendu dute, eta Oarsoaldean “pentsamendu kritikoa landu nahi duen edonori” zabalduta dagoela esan dute. Izena eman behar da —materiala banatu behar delako—, eta horretarako ehbilduoe@gmail.com helbidera idatzi beharko dute, edo laster zabalduko duten burujabetzarenhariak.eus webgunean sartu. Udazkenera begira, beste ziklo bat antolatuko dutela adierazi dute EH Bilduko kideek. Katalunia, lehena hizpide Hitzaldi guztiak Mikelazulo elkartean izango dira, larunbatetan, 10:30etik aurrera. Lehenengo saioan gonbidatua Gerardo Pisarello Kataluniako Proces Constituent taldeko kidea da. Talde horrek prozesu konstituziogilea eskatzen du, eta ezkerreko alderdietan eragina izatea bilatzen dute. Izan ere, prozesu konstituziogile hori ikuspegi sozial batetik izatea dute xede. Gainontzeko hitzaldiak honakoak izango dira:
  • Otsailak 14: Estatugintza prozesua Euskal Herrian, EHUko irakasle Jule Goikoetxea eta Mario Zubiagarekin.
  • Martxoak 14: Burujabetza eta herrigintza, Joseba Azkarraga Etxagibel (EHUko irakaslea).
  • Apirilak 11: Ekonomia feminista burujabetzarako trena, EkoSolFem taldeko bi kiderekin (zehazteke).
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.