Larunbat arratsaldean izango dira tailerrak, 16:30etik 18:30era. 2002 eta 2009 urteen artean jaiotako haurrei zuzenduta daude tailerrak. Familia harpidetza orokorra dutenentzat doan izango dira jarduerak, gainontzekoentzako hiru euroko prezioa izango dute eta harpidedun ez direnentzako 6,5. Hauek izango dira tailerrak:
- Hilak 10: Zirkuitu tailerra.
- Hilak 17: Kirol alternatiboak (bigarren zatia).
- Hilak 24: Jolasak igerilekuan.
- Hilak 31: Zirku tailerra (hirugarren zatia).