2015/1/9

Euskal Herrian lehenengoz, mendiko lasterketen campusa egingo dute Oiartzunen

Hilaren 30etik otsailaren 1era egingo dute campusa Arritxuloko aterpetxean. Plazak mugatuak dira, ahalik eta azkarren eman behar da izena. Goi mailako mendiko lasterkariek parte hartuko dute, kirol eta osasun arloko hainbat profesionalekin batera.

Bidasoaren Biraren bosgarren etapa egingo du Urdaburuk hurrengo asteburuan

Nafarroan egingo dute txangoa, Lekarozetik Ordokira. Bidean, Legateko gailurretik eta Azpilikuetatik pasako dira. Ibilaldiak bost ordu eta erdi iraungo ditu. Bestalde, hilaren 15ean diapositiba emanaldia izango da euren egoitzan.

Luzuriaga Martxan iniziatibaren bultzatzaileek bilera deitu dute gaurko

19:00etan bilduko dira, eraberritzen ari diren lokalean

olatz mitxelena

Abaraxka Ibiltariak indarrez hasiko du urtea

Bihar egingo dute lehen jarduera, Errenteria-Oreretako Fanderiara bizikleta martxa.

Oarsoirriak taldeak batukada taldea osatu nahi du inauterietako

Iazko esperientzia errepikatu nahi dute, eta horretarako deialdia luzatu dute hilaren 17rako. Batukadaren lehenengo entsegua egingo dute Jose Luis Caso aretoan, 17:00etatik 19:00etara.

Igor Calongerekin topaketa egingo dute hilaren 15ean, Kukai dantza konpainia eta udalaren eskutik

Sortzailea aurrez aurre zikloaren baitan egingo dute topaketa, Dantza Sentsibilizazioarako proiektuaren baitan. Igor Calonge dantzari eta koreografoak A cielo raso bere konpainiarekin hilaren 25ean emango duen Pereza ikuskizunaren nondik norakoak azalduko ditu hamar egun lehenago.

Gehiago