Oarsoirriak taldeak batukada taldea osatu nahi du inauterietako

Iazko esperientzia errepikatu nahi dute, eta horretarako deialdia luzatu dute hilaren 17rako. Batukadaren lehenengo entsegua egingo dute Jose Luis Caso aretoan, 17:00etatik 19:00etara.

Iazko esperientzia errepikatu nahi dute, eta horretarako deialdia luzatu dute hilaren 17rako. Batukadaren lehenengo entsegua egingo dute Jose Luis Caso aretoan, 17:00etatik 19:00etara. Hurrengo saioak hilaren 25ean eta otsailaren 1ean eta 7an izango dira, ordutegi berean. Lau saioetatik hirutara joan beharko dute inauterietan atera nahi dutenek. Izena emateko oarsoirriak@gmail.com helbidera idatzi beharko dute interesdunek. Izena jakinarazi behar da, eta iazko materiala ea oraindik gordetzen duten. Epea hilaren 14an bukatuko da.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.