Mandaitatik irten eta Langraiz Okan bukatuko da etapa.
Iganderako antolatu du Antxoko Jaizkibel Mendi Taldeak Arabako lautadari bira emateko antolatutako irteeretan azkena. Hamabosgarren etapa izango da, 12 kilometrokoa, Mandaitatik irten eta Langraiz Okan bukatuko duena, tartean, San Vítores, eta Castillo de Tuyo mendiak igota.
2013an ekin zion Jaizkibelek Arabako lautadako birari. Mendi taldeko arduradunek jakinarazi dutenez, bira abiatuz geroztik mendizaleek 211 kilometro baino gehiago osatu dituzte, eta 11.000 metrotik gora igo.
Igandeko irteerara joan nahi dutenek, asteazken edo ostiraletan jo dezakete mendi taldeak Oarso kalean duen egoitzara izena ematera, 20:00etatik 22:00etara. Telefonoz ere eman daiteke izena, 647 004 968 zenbakira deituta. Informazio gehiago mendi taldearen
webgunean topa daiteke.