
Harri proba eta Emarri ezagutarazteko ate irekien jardunaldiak egingo dituzte hilaren 17an Astigarragan, eta 24an Oiartzungo Karrika auzoan.

Jose Angel Rodriguez talde sozialistako eledunak esan du "funtsa duten zurrumurruen bitartez" Errenteriako Udaleko idazkaritza nagusian aldaketen berri izan dutela. Horren ondorioz, Interbentzio plazan ere aldaketak izango direla adierazi du.

17:00etan abiatuko da manifestazioa, Donostiako Antiguako tuneletik.

Pintaketa horiek garbitzeko eskatu diote gobernu taldeari, eta aldi berean lan horien kostua zein izan den jakinarazteko.

Ontzien trafikoa arautzeko argiteria hondatu egin da, eta oinezkoentzako bidea moztuta jarraitu beharko du.

Velasco epailearen aurretik pasatu ondoren askatu dute abokatu oiartzuarra.

12:00etan aterako dira, Aiton Bordatik, herria euskal kantuz betetzera. Hilabete bakoitzeko hirugarren larunbata erabiliko dute urtean zehar kantu jiran ibiltzeko.

Taldeak antolatzeko bi bilera deitu dituzte; lehenbizikoa, ostegunean (hilak 15), Antxon, eta bigarrena, astelehenean (hilak 19), Trintxerpen.

Mandaitatik irten eta Langraiz Okan bukatuko da etapa.

Gaur goizean agerraldia egin du presoen senideen elkarteak, Donostian, atzoko polizia operazioa salatzeko.

Atxiloketak salatzeko elkarretaratzea egin zuten atzo Errenteria-Oreretan. Hasiera batean, 04/08 sumarioko auzipetuei babesa emateko deituta zegoen ekitaldia, baina atzoko operazioak aldarazi zuen. Anjel Mari Elkano eta Eusebio Lasa auzipetuak izan ziren bertan.

Komunikazio eta akta ofizialak euskaraz bakarrik helarazteko erabakiari helegitea jarri dio Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak, eta auzitara eramango du udala.

Oiartzunen eta Errenteria-Oreretan mobilizazioak egin dituzte polizia operazioaren kontrako jarrera agertzeko.