Taldeak antolatzeko bi bilera deitu dituzte; lehenbizikoa, ostegunean (hilak 15), Antxon, eta bigarrena, astelehenean (hilak 19), Trintxerpen.
Pasaiako Udaleko Berdintasun Arloak jakinarazi duenez datorren martxoaren 1ean Donostian egingo den
26. Lilatona prestatzeko taldeak sortuko dituzte herrian. Emakumeak parte hartzera animatu daitezen bultzatu nahi du Udalak, eta hori dela eta, bi bilera egingo dituzte, prestaketa taldeak osatu eta aurrez dauden gainontzeko taldeekin koordinatzeko. Lehen bilera etzi izango da, Antxoko azokan, 19:00etan; bigarren bilera, aldiz, Trintxerpeko alkateordetzan, hurrengo astelehenean, 19:00etan.
Emakumeak kirol egitera bultzatzeko asmoz sortu zuen 1990. urtean Lilatona Donostiako Koordinadora Feministak. Ordutik kirola egiten hasteko aitzakia izan da emakume askorentzat bost kilometroko herri lasterketa. Sorreraz geroztik parte-hartzaileen kopuruak gora gin du etengabe. Aurtengo lasterketarako
izen-ematea astelehenean zabaldu dute.