Polizia operazioa salatzeko, martxa batera deitu dute larunbaterako Donostian

17:00etan abiatuko da manifestazioa, Donostiako Antiguako tuneletik.

17:00etan abiatuko da manifestazioa, Donostiako Antiguako tuneletik. Etxerat elkartearen arabera, ez da kasualitatea izan atzoko polizia operazioa Auzitegi Gorenaren ebazpenaren bezperan eta Bilboko manifestazioaren ondoren izatea. Bestalde, Poliziak LABen egoitzan eginiko “eraso bortitza” salatu du Munduko Sindikatuen Federazioak, eta errespetua eskatu du sindikatuarentzat. Atxiloketak “bake, askatasun eta demokrazia egoera bat sortzeko egiten ari diren ahalegin eta egoera sozial eta politiko berriaren aurka eginiko eraso zuzena dira”, deitzaileen esanetan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.