Etxean dago Onintza Ostolaza

03:00ak inguruan iritsi da herrira. Hamarnaka oiartzuar zain zituen abokatuak.

Arratseko manifestazioa, atzo, Oiartzunen. Argazkia: Oinatz Aizpuru

Arratseko manifestazioa, atzo, Oiartzunen. Argazkia: Oinatz Aizpuru

36 orduz atxilotuta egon ondoren, Onintza Ostolaza abokatu oiartzuarra goizaldeko 03:00etan iritsi da Oiartzunera. Ordu horretan zain zituen hamarnaka oiartzuar Doneztebe plazan. Astelehenean Altzibarren atxilotua izan ondoren, eta Guardia Zibilaren esku egon  ondoren, atzo arratsaldean deklaratu zuen Velasco epailearen aurrean: libre utzi zuen Ostolaza, fidantzarik gabe, baina karguekin. 19:00ak inguruan atera zen oiartzuarra Espainiako Auzitegi Nazionaletik. Hori guztia bitartean, 19:30ean ezohiko udalbatzarra egin zuten udaletxean. Eta ondoren, manifestazioa eta elkarretaratzea Ostolazaren jaioterrian. Ehunka lagun bildu ziren horietan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.