
Udalerriko eskaintza publikoari buruzko hitzaldia nabarmendu nahi izan dute Gamon, Koldo Mitxelena eta Bizarain ikastetxeetako zuzendariek. Batzarra 2012an eta 2013an jaiotako haurren gurasoei zuzenduta dago, eta hastapeneko urratsez gain, hezkuntza publikoaren ibilbide guztia azalduko dizkiete. Reina aretoan da hitzordua, hilaren 22an, 18:00etatik aurrera.

Cartooning for Peace (Bakearen alde binetak egiten, ingelesez) erakusketa ikusteko aukera dago Xenpelar Etxean, hilaren 30era arte. Adierazpen askatasunaren gaineko erakusketa da, eta hainbat marrazki daude bertan gaia jorratzen. Udalerriko ikasleekin gaia landuko dute.

Aho batez onartu dute EH Bilduko eta H1-eko zinegotziek asteleheneko atxiloketen kontrako mozioa.

Elkarretaratzeak egin zituzten atzo Oarso Bidasoko herrietan (irudian Antxokoa), espetxe politika eta errepresioa salatzeko; larunbateko manifestaziora biltzeko deia egin dute.

03:00ak inguruan iritsi da herrira. Hamarnaka oiartzuar zain zituen abokatuak.

Steve Darcisekin galdu du prebiako lehen errondan (0-6 eta 5-7).

Ostiralean aurkeztuko dute klub berria; txirrindularitzan, atletismoan eta triatloietan dabiltzanak federatuko dituzte.