Iñigo Cervantesek ezingo du Australiako Irekia jokatu

Steve Darcisekin galdu du prebiako lehen errondan (0-6 eta 5-7).

Lehen errondan Steve Darcis waloniarraren kontra galduta (0-6 eta 5-7), Iñigo Cervantes hondarribiarrak ezin izan du Australiako Irekiko prebian aurrera egin eta urteko lehen Grand Slam txapelketatik kanpora geratu da. Gaur goizean jokatu dute —10:00etan, Melbourneko orduan—. Partida hobeto hasi du Darcisek, lehen sakearekin hondarribiarrak baino puntu gehiago lortuz, eta break aukerak hobeto aprobetxatu ditu; 5etik 3 lortu ditu waloniarrak lehen setean, eta 2tik 0, Cervantesek. Bigarren setean erasora jo du hondarribiarrak, sakean arriskatuz. Lehen setean baino batazbesteko txarragoa egin du, baina puntu gehiago pilatu ditu lehen sakearekin. Baina bigarrenarekin arazoak izan ditu, eta Darcisek bi break gauzatu ditu, eta bakarra Cervantesek. Gaurko garaipenaren ondoren, Darcis waloniarrak Axel Michon frantziarraren kontra jokatuko du bigarren errondan. Gaur goizean Matt Reid australiarra 7-5 eta 6-4 menderatu du Michonek.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.