Basamortuko musika gaua egingo dute larunbatean Niessenen

Tutan Come On eta Voltaia taldeek Niessenen joko dute larunbat gauean, 22:00etatik aurrera. Oarsomusikak antolatu du kontzertua. https://www.youtube.com/watch?v=iR43CLiIiaY

Oarsomusikak antolatuta, kontzertua emango dute bi taldek datorren larunbatean, hilaren 24an. Stoner, desert eta punk-rock doinuak izango dira nagusi Tutan Come On eta Voltaia taldeen eskutik. Kontzertua 22:00etan hasiko da kontzertua. Tutan Come On bikotea Oscar Conde eta Ibon Salterainek, Gasteizen, 2013ko maiatzean. Urte erdi beranduago atera zuten euren lehenengo diskoa, autoekoitzita. Stoner eta punk-rock doinuak lantzen dituzte. Voltaia, berriz, iaz sortu zuten Zumaian, Itaka eta Got Ham taldeen errautsetatik. Antzeko estiloan mugitzen da hirukotea, eta iaz atera zuten estreinako diskoa.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.