Ingurumen Aholku Kontseilua arratsaldean bilduko da
Bilera Reina Aretoan egingo dute, 18:00etatik aurrera (bigarren deialdia ordu erdi beranduago izango da). Udalak hondakinak prebenitzeko prestatzen ari den plana aztertuko dute, baita kontseiluaren araudia bera ere. Mendi eta Ingurumen Sailaren hurrengo jardueren berri emango dute ere.