Iñigo Legorburuk San Antontxu bertso paper lehiaketa eskuratu du Mungian
Iazko ekitaldia ere irabazi zuen Legorburuk. Aitor Albistur hirugarren izan da lehiaketa horretan.
Atzo jakinarazi zuten Mungian (Bizkaia) San Antontxe bertso paper lehiaketako saridunak nor diren. Iñigo Legorburu izan da lehenengo saria jaso duena. Errenteria-Oreretako beste bertsolari batek, Aitor Albisturrek, lagundu du podiumean, hirugarren saria lortuta.
Legorburu Sanfilippo borrokatuz bertso sortarekin gailendu da, Amaren bularra doinuan idatziak. Gaixotasun horrekin bizi den familia baten gorabeherak kontatu ditu. Juneren Hegoak elkarteari eskaini dio saria, gaixotasun horren zein beste batzuen aurka egiten ari den lanarengatik. Iaz bezala, Taket garaikurra eta 300 euro eskuratu ditu. Aitor Albisturrek, berriz, Bakarrik sortarekin eskuratu du hirugarren saria.