Zaharberritze lanak amaituta, zabaldu ditu ateak Altzate igerilekuak
Energetikoki eraginkorragoa izango da Lezoko igerilekua. Itxituran egin dute aldaketa nagusia egur laminatuzko estalki berria jarrita. Irisgarritasuna bermatzeko garabia jarri duteBukatu dituzte lanak Altzaten, eta itxura berrituta zabaldu zituen atzo ...
Energetikoki eraginkorragoa izango da Lezoko igerilekua. Itxituran egin dute aldaketa nagusia egur laminatuzko estalki berria jarrita. Irisgarritasuna bermatzeko garabia jarri dute
Bukatu dituzte lanak Altzaten, eta itxura berrituta zabaldu zituen atzo ateak erabiltzaileentzat. Itxitura izan da aldaketarik nagusiena, tratamendu bereziko laminatuzko estalki berria jarri baitute.Energia gutxiago gastatzeko neurriak ere hartu ditu udalak, eta besteak beste, argiztapena aldatu dute lanak egiterakoan: energia kontsumo txikiagoa duten eta sentsore bidez kontrolatuko den LED argi sistema jarri dute.
Mugikortasun arazoak dituzten lezoarrak ere izan ditu kontuan udalak igerilekua berritzerakoan, eta haiei begira garabia jarri du igerileku txikian, irisgarritasuna bermatzeko.
350.000 euroko aurrekontua izan dute igerilekua berritzeko lanek, eta horien erdia Gipuzkoako Foru aldundiak hartu du bere gain, eta beste erdia, berriz, Lezoko Udalak.
