Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Bildumaren 26. zenbakia argitaratu dute

Josean Ruiz de Azua artearen historiatzailea, Mikel Zabaleta historialaria eta Elixabete Perez Gaztelu Euskal Filologian doktoreak egin dituzte ekarpenak.

Erik Gartzia Egaña
Errenteria-Orereta
2015/02/02
Errenteria-Oreretako hiru egilek hartu dute parte Udal Artxibategiak argitaratzen duen aldizkariaren zenbaki berrienean. Josean Ruiz de Azua artearen historialaria, Mikel Zabaleta historialaria eta Elixabete Perez Gaztelu Euskal Filologian doktoreak egin dituzte ekarpenak, eta ostiralean egin zuten aurkezpena. Ruiz de Azuak II. Karlistadaren lekukotza grafikoak —xilografiak— jaso ditu. Gehienak atzerriko aldizkarietako berriemaile grafikoek egindakoak direla nabarmendu zuen. Horrez gain, oraindik “irudi corpus izugarria” landu gabe dagoela ohartarazi zuen Ruiz de Azuak.
Bildumaren 26 zenbakiaren aurkezpena

Bildumaren 26 zenbakiaren aurkezpena

Zabaletak, berriz, Loidi familiari buruzko lana egin du. Hasiera batean, Oarso aldizkarirako artikulu bat idatziko zuen, baina azkenean 180 orrialdeko lana egin du. Izan ere, alboan izan du Angela Loidi —1916an jaio zen—, eta bere familiaren bitartez, Errenteria-Oreretako mende bateko historiari errepasoa eman dio, lehenengo karlistaldira arte. Orduan bere birraitona, Olaziregi abizena zuena, iritsi zen herrira Astigarragatik. Hark herritik alde egin behar izan zuen, liberala zelako. Bere semeak, hurrengo gerran, Baionara joan behar izan zuen, karlista zelako. Azkenik, Angelaren aitak, 1936an Errenteriatik Bizkai aldera ihes egin zuen, alkateorde abertzalea zelako. Aurkezpen ekitaldian izan zen Loidi, eta gogorarazi zuenez, 1936ko uztailaren 12an utzi zuen jaioterria. Emakumea, langilea, bertsolaria Elixabete Perez Gazteluk, bere aldetik, Joxepa Antoni Aranberri Petriarena bertsolariaren bizitzari buruzko lana egin du. “Lotsatu xamarra nago”, aitortu zuen Perez Gazteluk, “nirea ez baita jatorriz Bildumarako”. Lehendabizi Interneterako idatzi zuen lana, eta orain papereko euskarrian dago. Gaztelerazko bertsioa itzulpen soila ez dela argi utzi zuen: “Antza daukate, baina beste ikuspuntu batetik dago idatzita. Euskararen munduan bizi ez direnei dago zuzenduta. Helburua da ezagutaraztea bazegoela emakume langile bat, kalekumea zena artista ukitu bat zuena”. Gogorarazi zuenez, eguneroko ogia lortzeagatik borrokatu behar zuen, “baina bere plaza irabazi zuen”. Julen Mendoza alkateak Errenteria-Oreretako historia jasotzeko duen balioa nabarmendu zuen, eta mantendu behar den “altxorra” dela iritzi du, “batez ere gauden garaietan egonda”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.