Ereintzakoak, batetik, eta Lau Haizetara, Xenpelar AEK eta Xenpelar Bertso Eskolakoak, bestetik, ibili ziren santa eskean.
Santa Ageda bezperan, Insausti omentzen
Santa Ageda Eguna da gaur, eta atzo, urteroko tradizioari jarraituz, koplak abestera irten ziren bi taldetxo. Bata, Ereintzak osatzen zuen; bestea, berriz, Xenpelar Bertso Eskola, Xenpelar AEK eta Lau Haizetara-koek. Bakoitzak bere ibilbidea egin bazuen ere, 18:50 inguruan Foru Plazan, Xenpelarri eskainitako eskulturaren aurrean, elkartu ziren Jose Luis Insausti omentzeko. Bukaeran ere bat egin zuten, Hibaikakoak omentzeko.
Ereintzakoek Beissier, paper fabrika eta Juneren Hegoak omendu zituzten ere.