Bihar arratsaldean Alabergako konpartsa aterako da, eta etzi goizean, berriz, Tellerikoak.
Kaldereroak iritsiko dira asteburuan
Asteburu honetan iritsiko dira, Europa ekialdetik, kaldereroak. Horrela, bihar arratsean Arditurri Alabergako auzo elkarteak antolatuta, kaldereroek desfilea egingo dute euren auzoko biribilgunetik aterata. 19:30ean irtengo dira, eta herriko kaleak zeharkatu ondoren, Gamon Zumardian jarriko dute kanpalekua. Hau izango da egingo duten ibilbidea: Alabergako plazatik irten, Biteri kalea, Morrongilleta kalea, Madalen kalea, Herriko Plaza eta Zumardira iritsiko dira, kanpamentua jartzeko. Itzulera Biteri kaletik egingo dute.
Igandean, Tellerikoak
Etzi goizean, 11:00etatik aurrera, Telleriko kaldereroen konpartsa irtengo, ikastetxeko gurasoen elkarteak antolatuta. Pasai txarangarekin eta Telleri-Alde ikastetxearekin ibiliko dira honako ibilbidean: Telleri Alde Ikastetxea, Bittor Idiazabal, Ikutza Kortsarioa, Biteri, Biteri Txiki, Gamon Zumardia (geldialdia), Santa Klara, Gabierrota pasealekua, Zaharren egoitza (geldialdia eta tenorearen saioa), Gabierrota pasealekua, Santa Klara, Erdiko kalea, Herriko Plaza (geldialida, tenorearen saioa eta Udal Txistularien Banda), Madalen kalea, Xenpelar, Morrongilleta eta Koldo Mitxelena plaza (geldialdia, tenorearen saioa eta ibilbidearen amaiera).
Txistulariekin batera egingo duten emanaldian, Inauterietako hainbat abesti joko dituzte. 1910-1923 bitartean Udal txistulari bandaren zuzendari izan zen Jose Antonio Jauregik jaso zituen 1892. urtean.