Urdaburuk Artzaintzaren Ibilbidearen 21. etapa egingo du, Lizarrustitik Uharte Arakilera.
Urdaburu Unzue arkaitzan
Urdaburuk Artzaintzaren Ibilbidearen 21. etapa egingo du hilaren 15ean. Pasa den igandean bertan behera utzi behar izan zuten txangoa, elurragatik. Lizarrustitik Uharte Arakilera joango dira, Aralarreko mendizerra igarota. Hogei kilometroko luzeera izango du ibilbideak, eta sei ordu iraungo ditu. Autobusa 07:00etan irtengo da Iztietako autobus geltokitik, eta ordu laurden beranduago Aritzetan geratuko dira.
Izena emateko, euren egoitzatik pasatu beharko da (Juan Olazabal 23), edo 943 52 78 79 telefono zenbakira deituz astearte eta ostegunetan 20:00 eta 21:30 bitartean.
Proiekzioa ostegunean
Datorren ostegunean, 20:00etatik aurrera, mendizale elkartearen egoitzan, proiekzioa egongo da. Tibur Alzualdek emango du proiekzioa, eta gaia ostegunetako mendi irteerak izango dira.