Musikoterapiari buruzko jardunaldia egingo dituzte larunbatean, Merkatuzarren. Mindara elkarteak antolatu du ekitaldia, eta Musikhazi (Gipuzkoako Musikoterapia Elkartea), Musikanaiz eta Errenteriako Udalaren laguntza izango du.
Jardunaldiak hitzaldi-tailer formatua edukiko du, eta gizarte hezitzaile, aisialdiko begirale, musika irakasle, menpekotasuna dutenen senide edo musikoterapiaren onurak ezagutu nahi dituen edonori dago zuzenduta. Tailerra 10:00etatik 13:00etara eta 1530etik 19:00etara egingo dute. Izena eman nahi dutenek 943 02 05 40 telefono zenbakira deitu beharko dute, edo
Mindararen e-posta helbidera idatzi.
Marrazki lehiaketa
Ez da datozen asteetan Mindarak antolatu duen jarduera bakarra izango. Horrela, musikari buruzko marrazki lehiaketa antolatu dute 2 eta 14 urte bitarteko haurrentzako. Errenteria-Oreretan bizi edota Oarsoaldean eskolatua egon behar dute haurrek. Lanak martxoaren 16tik apirilaren 16ra jasoko dituzte, Mindararen egoitzan (Olibet auzoa, 6, behea).