2015/2

Datorren urtean itzuliko da Trapujale

Trapujale Txiki ere epaitu zuten Lezo Herri Eskolako ikasleek

Intxixu Trailen izena eman daiteke jada

Ekainaren 14an egingo dute Oiartzungo mendiko lasterketaren bigarren ekitaldia

Alkartasunak bideoan jaso ditu 50. urteurreneko ospakizunak

Ostiralean aurkeztuko dute bideoa (hilak 20), 19:30etik aurrera, Azokan.

olatz mitxelena

Elikadura burujabetza esperientziak bilduko dituzte Oiartzunen

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren barruko hitzaldia egingo dute hilaren 19an (osteguna)

[Bideoa] 'Jostunak' dokumentala aurkeztuko dute Donibanen

Herriko Gure Esku Dago iniziatibak antolatu du proiekzioa; etzi izango da (hilak 19), 19:30etik aurrera, Victor Hugo etxean.

olatz mitxelena

Emakume korrikalariekin solasaldia antolatu dute Antxon

Lilatonaren atarian beren esperientziak plazaratuko dituzte korrika egiten eskarmentu handia duten emakumeek

olatz mitxelena

36ko gerra eta frankismoa ijituen ikuspuntutik jorratzen duen dokumentala eskainiko dute

Memoria gitana. Guerra Civil y dictadura en Euskal Herria dokumentalaren emanaldia antolatu du Pikoketa elkarte errepublikazaleak bihar arratsalderako. Reina Aretoan izango da, 18:30etik aurrera.

Errepasoa eman diote Oiartzungo emakumeek Gasteizko Aurrerari

7-0 irabazi du OKEren emakumeen taldeak Bigarren Mailako lehia. Athletic Bk berdindu duelako, hurbilago dute oiartzuarrek lehen postua

Ipar eta Hego Euskal Herria lotuko ditu Giriziak hurrengo irteeran

Martxoaren 1erako prestatu du mendi talde oiartzuarrak datorren txangoa

Mattin marrazkilariak ipuinak kontatuko ditu liburutegietan

Aste honetan Donibanen eta Antxon dira emanaldiak, eta San Pedron eta Trintxerpen hurrengoan.

olatz mitxelena

Ura eta estolderiaren zerga ordain daiteke Oiartzunen

Apirilaren 15era arte egin dezakete oiartzuarrek ordainketa

Artelanak, insurjentzia eta komunikazioa landuko dituzte Zintzilik-ek antolatutako erakusketan

Merkatuzarren zabalduko dute diziplina anitzeko erakusketa; jarduera egitarau oparoa antolatu dute martxoaren 4ra arte

Pontikako erretiratu elkarteak batzar orokorra egingo du ostegunean

Igandean, Arramendiperen egoitzan, hilabeteko azken igandeko dantzaldia egingo dute

Kamiok irabazi du taberna dotorenaren saria

Gazte asanbladak Gure Zumardiko taberna saritu du inauterietako mozorro lehiaketan

olatz mitxelena
Gehiago