Errenteriako EAJk jakinarazi duenez, Zure Errenteria iniziatibaren barruan Beraungo auzo elkartearekin egin dute bilera. Auzoetara hurbiltzeko helburua dute, euren proposamenak jasotzeko asmoz. Horrela, bilerara hurbildutako bizilagunak “haserre” ikusi zituzten, “kale garbiketan dagoen utzikeria dela eta”. Horrez gain, Sarriegi plazaren egoerak kezkatzen dituela esan dute.
“Plazaren isolamendu ezak arazoak sortu ditu azpian dauden garajeetan”, esan dute. Gaineratu dutenez, 200 garaje plazak udal kontzesiokoak dira, eta ur iragazketa horiek “herritarren segurtasuna arriskuan” jartzen dute: “Iragazketa horiek, askotan ur jauziak direnak, garajeko elektrizitate trazaduran eragin dute”. Ur iragazketak lehenbailehen konpontzeko eskatu diote Udal Gobernu Taldeari, eta Sarriegi plaza bizilagunentzako “berreskuratzea”, Fanderia edo Ondartxoko kirol zelaiak eginez.
Martxoaren 8a
Bestalde, jeltzaleek Emakumearen Nazioarteko Egunera begirako adierazpena atera dute. Berdintasunaren bidean urrats sendoak ematen jarraitzea eskatu dute, eta horretarako balore aldaketa eskatu dute. Adierazpen osoa,
hemen