Laguntasunak 23. aldiz antolatu du saria
Angel Coterillo, Zumardiko helmugan
Angel Coterillo kantabriarra izan zen nagusi atzo eguerdian jokatu zuten Errenteria Hiria Sariaren 23. ekitaldian. 77 kilometroko ibilbidea ordubete eta 48 minututan bete zuen, eta Gamon Zumardiko esprintean gailendu zitzaien Aratz Olaizola eta Jokin Aranburu Zarauztarra taldeko txirrindulariei.
Laguntasuna txirrindulari elkarteak antolatutako lasterketan 174 txirrindularik hasi zuten proba, banina 81ek soilik lortu zuten proba bukatzea. Etxeko taldeko lehen sailkatua Endika Mendizabal izan zen, zortzigarren postuan. Lierni Lekuona izan zen lasterketa bukatu zuen emakume bakarra. Talde nagusian sartu zen.