Dendetan euskararen erabilpena sustatzeko kanpaina abiarazi dute

Aurtengo kanpainan, ileapaindegiei eta Biteri kaleko zein Beraungo komertzioei jarriko diete arreta

Errenteriako Udalak herriko merkataritzan euskararen erabilpena sustatzeko urteroko kanpaina jarri du martxan. Euskara Departamendua da sustapena dinamizatuko duena, eta merkatari guztiei eskutitz bat bidaliko diete, zerbitzuen, diru laguntzen eta Bai Euskarari ziurtagiriari buruzko informazioaren berri emateko. Aurten arreta berezia eskainiko diete ile apaindegiei eta Biteri kaleko zein Beraun auzoko komertzioei ere. Informazio gehiago lortu nahi izanez gero, 943 44 96 13 telefono zenbakira dei daiteke, edo Euskara Departamenduko e-posta helbidera idatzi.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.