Etorkinentzako euskara ikastaro laburran izena eman daiteke

AISAn, 16 urtetik gorako etorkinentzat antolatutako euskara ikastaro laburrean, izena eman daiteke jada, hilaren 20ra arte. Bereziki, duela gutxi etorri direnei eta euskararekin harreman gutxi izan dutenei dago zuzenduta. Horrela, euskal kultura ezagutaraztea da helburua, egunero erabiltzen diren hitzekin hasita: zenbakiak, agurrak eta oinarrizko beste hainbat adierazpide. Izena eman nahi dutenek, udaleko Euskara Departamendura deitu beharko dute (943 44 96 13). Apirilaren 13an hasiko da ikastaroa, eta ekainaren 19an bukatu. Prezioa 18 euro izango dira.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.