Hainbat ekitaldi antolatu ditu Lau Haizetarak larunbaterako, Korrika Kulturala

Egun osoko egitaraua prestatu dute Korrikari auspoa emateko; kirola, bertsoa, kantu jira eta mintzodromoa egingo dute

Hilaren 21ean, larunbatarekin, pasatuko da Korrika Errenteria-Oreretatik. Bitartean, baina, motorrak berotzen hasi dira. Lau Haizetara euskaldunen elkarteak egun osoko egitaraua antolatu du larunbaterako, “hankak, burua, mingaina eta arima berotzen joateko”. Honakoa izango da egitaraua:
  • 11:19an: Mintzodromoa, Koldo Mitxelena ikastetxeko Biteri eraikinean.
  • 12:00etan: Kantu jira egingo dute.
  • 16:45ean: Euskaraz bizi nahi dut herri lasterketa. Izena emateko, 10:00etatik 12:00etara pasatu beharko da Merkatuzarretik, edo 16:00etatik 16:30era Gamon Zumardian (bertatik aterako da lasterketa). 0 eta 8 urte artekoek bi euro ordaindu beharko dituzte, eta adin horretatik gorakoek bost.
  • 22:30ean: Bertso saioa Arkaitza tabernan. Odei Barroso, Haritz Casabal, Manex Mujika eta Arkaitz Oiartzabal Xamoa ariko dira bertsotan, eta Lide Lasa eta Ziortza Agirrezabala gai jartzaile lanetan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.