Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Duintasun Martxetara joateko deialdia egin du Oarso Taldeak

Martxoaren 21ean Madrilen egingo dute mobilizazioa; autobusak antolatu dituzte Oarsoaldean

Erik Gartzia Egaña
Errenteria-Orereta
2015/03/12
Hilaren 21ean egingo dituzte Duintasun Martxak, eta Oarso Taldeak hara joateko deia luzatu du gaur eguerdian egindako agerraldian. Iaz egindako mobilizazioan izan ziren, eta adierazi dutenez, “egoerak ez du hobera egin, eta jendartearen gehiengoaren kontra Troikaren politikak gehitzen ari dira”. Gaineratu dutenez, “PP, EAJ eta UPNren gobernuek krisia atzean uzten ari garela diote, baina muturrez aurre egiten du gehiengo sozialak pairatzen duen egoerarekin”. Horrela, Espainiako Estatuko langabezia tasa %24koa dela gogorarazi dute, eta Euskal Herrian 240.000 direla lanik gabe daudenak. “%40k ez du prestaziorik jasotzen, eta gazteen %55 lanik gabe dago”, gaineratu du Oarso Taldeak. Pentsioek urtetik urterako erosmen ahalmen txikiagoa ematen duela gaitzetsi dute.
Oarso Taldea Duintasunaren Martxa

Oarso Taldeak Duintasunen Martxara joateko deialdia egin du

Kritikatu dute gizarte zerbitzuetan egiten ari diren murrizketek bost herritarretatik bat pobrezia arriskuan jartzen duela, eta gaur egun %30 dagoela pobrezian murgilduta. “Euren etxeetatik kaleratzen dituzten pertsonen kopurua handituz doa, baita pobrezia energetikoa pairatzen dutenena ere”, zehaztu dute. Ustelkeriaren gorakadak ere larritzen ditu Oarso Taldeko kideak. “Hori guztia Espainiako Konstituzioaren 135. artikuluaren erreformaren ondorio da: herri subiranotasuna Europar Batasuna eta Europako Banku Zentralaren aginduetara utzi dute”. Horrela, “78ko erregimenaren eta konstituzioaren deskonposaketa begibistakoa” dela iritzi dute. Gainera, mobilizazio sozialei aurre egiteko legeak gogortu dituztela salatu dute. Beraz, “duintasunaz bizi nahi dutelako”, Madrilera joateko gonbitea egin dute. Jakinarazi dutenez, hamar puntuko gutxieneko programa baten inguruan bilduko dira bertan:
  • Zor “ilegala” ez ordaintzea.
  • Guztientzako zerbitzu publikoak.
  • Enplegu duina, eskubideekin eta nahikoa izango den soldatarekin; lanaldiaren murrizketa eta oinarrizko errenta.
  • Erresumako pertsonek, herriek eta nazioek euren bizitza etorkizunari buruzko erabakiak hartzeko eskubidearen aitortza.
  • Emakumeen eskubideen defentsa, baita gazteen etorkizunarena ere.
  • Prekarietatearen eta lan erreformaren kontra.
  • Errepresio eta Mozal Legearen kontra.
  • TTIPren aurka.
  • Etxebizitza duina; argia, ura, eta gasa bezalako beharrak ez moztea.
  • NATO ez. Gerrarik ez.
Egitaraua Martxoaren 21ean ez ezik, aurreko egunetan ere mobilizazioak egingo dituzte. Horrela, martxoaren 18an Euskal Herriko zutabeak martxa bat egingo du Gasteizen, 11:00etan Andra Mari Zuriaren plazatik irtenda. Arratsaldean Miranda Ebron beste bat egingo dute, eta ondoren autobusez abiatuko dira Madrilgo Torremocha hirira. Hurrengo egunean, hilaren 19an, Torremochatik Torrelagunara egingo dute martxa, eta 20an, herri horretatik Alcobendasera. 21ean Madrilen estatu osoko hamabi zutabe izango dira, lau bilakatuko dira eta denek batera Colon plazan bukatuko dute. Oarsoaldetik autobusak antolatuko dituzte, eta izena emateko zerrendak Reyna eta Arkaitza tabernetan jarriko dituzte. Bestela, 943 45 69 11 telefono zenbakira dei daiteke. Autobusa 05:30ean aterako da, mobilizazioaren egun berean, eta bukatzean itzuliko dira.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Euskal Herria, Gipuzkoa

Xabi Alonsoren Igeldoko txaleta legezkoa dela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Euskal Herria, Gipuzkoa, Araba

Irungo atxilotuen kasua «Poliziaren jukutriatzat» jo du Askek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak Bentaberriko babes ofizialeko 510 etxebizitzak erosiko dizkio Blackstone funtsari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik esan du Donostian atzo etxegabetu behar zuten familiari «bizitoki bat» eskainiko diotela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Antondegi eremuak landa izaerari eutsi behar diola defendatu du Antondegi Berdeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.