Euskaldunen elkarteak antolatuta, hainbat ekitaldi egin dituzte Korrika Kulturalaren barruan
Mintzodromoaren ondoren, kantu jira egin zuten
Egitarau oparoa antolatu zuen larunbaterako Lau Haizetara euskaldunen elkarteak, Korrika Kulturalaren barruan. Goizean, mintzodromoa egin zuten Koldo Mitxelena ikastetxean, eta ondoren, kantu jiran ibili ziren kalez kale. Arratsaldean, berriz, herri lasterketa egin zuten, Euskaraz bizi nahi dut lelopean. Afaltzeko orduaren ondoren, bertso saioa egin zuten Arkaitza tabernan.