PSE-EEk udal hauteskundeetarako zerrenda aurkeztu zuen larunbatean Jose Angel Rodriguez izango da buru, eta adierazi zuenez, talde “berritua” da, udalerriko hainbat eragiletan parte hartzen duten pertsona “anitzekin” osatutakoa.
PSE-EEren hautagaitza
Alkategaiak adierazi zuenez, zerrenda “irekia eta anitza” da: “Alderdi sozialistazko afiliatuoz gain, pertsona independenteek ere osatzen dute hautagaitza. Errenterian aldaketa egon dadin zerrenda egokiena gurea dela uste dute”. Euren helburua “ilusioa eta ongi egindako lana” herritarrei “itzultzea” dela adierazi du alkategaiak. Izan ere, Rodriguezen ustez, “Bilduren gobernuak kalte egin dio Errenteriari”, eta PSE-EE alkatetzan egon den 28 urteak aldarrikatu zituen. “Berunezko urteetan lan zaila” egin zuten alkateen errepasoa egin zuen, eta haiei eskertu zien “Errenteria XXI. mendean indartsu sartzea”.
“Benetako aldaketa”
Azken lau urteetan “kudeaketa falta” egon dela nabarmendu zuen Rodriguezek, eta itun bat agindu zuen, “gizartearekin, herriarekin eta errenteriarrekin”. PSE-EEren hautagaitza “aldaketarako benetako alternatiba” dela ziurtatu zuen. Bere ustez, Errenteria-Oreretak “aurrerapen ibilbidea eten” zuen alkatetza aldaketak: “Gure udalerria moderno, ireki, garbi eta zaindu izatetik, herri zikin, utzi eta itxi bat izatera pasatu da”.
Oposizioan egin duten jarduna aldarrikatu du, eta “aldarrikatzaile bezain eraikitzailea” bezala definitu du. “Interes orokorreko gaiei babesa eman diegu, eta gutxi batzuen interesei mesede egiten dieten gaietan aurre egin diegu: Dantzagunea, fiskalitatea eta abar luze bat”. Hau da aurkeztu duten zerrenda “berri, gazte, 40 urteko batez besteko adinekoa, parekidea, langilea, eta ilusioz betetakoa”:
- Jose Angel Rodriguez.
- Almudena de la Torre Fernandez.
- Isaac Palencia Caballero.
- Monxe Luis Cano.
- Joseba Echarte Martin.
- Maria Magro Redondo.
- Iñaki Ruiz Alonso.
- Elena Hernandez Rivas.
- Ivan Tornero Martin.
- Oihana Balbas Arrieta.
- Ruben Esteban Robledo.
- Miren Arrate Compadre Basurto.
- Francisco Casal Feijoo.
- Joaquin Acosta Pacheco.
- Eva Rodriguez Tapia.
- Iban Estebez Caballero.
- Inma Triano Pouso.
- Iñaki Fernandez Herrero.
- Maria Angeles Machin Rodriguez.
- Miguel Buen Lacambra.