Bihar izango da aurkezpena, Gabierrotako auzo elkartean; hautagaitzako Juantxo Iturria izango da bertan
Ahal Dugu maiatzeko foru hauteskundeetara aurkeztuko da. Horren harira, barne prozesua egiten ari dira, ahaldungaia eta bere zerrenda aukeratzeko. Hainbat hautagaitza daude, eta horietako bat aukeratuko dute. Hautagaiek hasi dute kanpaina, eta Denok Bat plantxak ekitaldia egingo du bihar arratsaldean, bere proiektua aurkezteko. Gabierrotako auzo elkartean izango da, 19:30etik aurrera. Bertan izango da Juantxo Iturria, hautagaitza horren zerrendaburua. Oarsoaldea-Bidasoko Ahal Duguk alderdian izena emana daudenak zein ez daudenak gonbidatu ditu bertara.
Datorren astelehenera arte iraungo du barne hauteskundeen kanpainak, baina
Internet bidezko bozketak ostiral honetan bertan hasiko dira, astelehenera arte. Hurrengo egunean jakinaraziko dute nor izango den Gipuzkoako ahaldungaia.