Apirilaren 14a hurbil dela eta, bilera egingo du Pikoketak
Osteguneko plenoan aurkeztuko duten mozioa eta apirilaren 12ko ekitaldia izango dituzte hizpide
1931ko apirilaren 14an aldarrikatu zen II. Errepublika, eta horren harira, hainbat ekitaldi antolatu ditu Pikoketa Oarsoaldeko elkarte errepublikazaleak. Horiek prestatzeko bilera egingo dute bihar arratsaldean, Merkatuzarren, 18:00etatik aurrera.
Horrela, osteguneko plenoan aurkeztuko duten mozioa jorratuko dute, baita apirilaren 12an Herriko Plazan egingo duten banderen igotzea ere. Gabriel Celaya poetaren konpromisoari buruzko erakusketa ere antolatuko dute, eta apirilaren 14an film emanaldia egingo dute Niessen kulturgunean.