Maite Peña da zerrendaburua, eta "gaztetasuna, ilusioa eta kudeaketarako esperientzia" nahasten dutela ziurtatu dute
EAJren hautagaiak
Bi hilabete eskas falta dira udal hauteskundeetarako, eta aurkeztuko diren zerrendak zeintzuk izango diren jakinarazten ari dira alderdi politikoak. Asteburu honetan EAJren txanda izan da. Maite Peña zerrendaburua izango zela pasa den ekainean jakinarazi bazuten ere, plantxaren lehen postuak zeintzuk izango diren iragarri dituzte. Jeltzaleen arabera, “afiliatuek eta ez afiliatuek” osatzen dute hautagaitza, “horien artean Eusko Alkartasuna eta Hamaikabateko kide izandakoak”. Euren lan taldeak “gaztetasuna, ilusioa eta kudeaketarako esperientzia” nahasten dituela ziurtatu dute.
EAJren “lehentasuna” ekonomia dela adierazi dute, eta iragan industriala aldarrikatu dute, hori “indartu eta kalitatezko lanpostuak sortzeko”. Gainera, aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin elkarlana sustatuko dutela esan dute, eta “kudeaketa ona, gardentasuna eta gertutasuna” eskaini dituzte. “Hori guztia ez da izan ezker abertzalearen gobernuaren jardunaren ardatza izan”. Orain dela hilabete batzuk Zure Errenteria prozesua abiarazi zutela gogorarazi dute, eta herriko hainbat elkarteekin biltzen ari direla esan dute, baita herritarren iritziak jaso ere. Honakoak dira zerrendaren lehen 11 izenak:
- Maite Peña.
- Manu Franco.
- Garbiñe Oiarbide.
- Marta Barea.
- Ivan Salvador.
- Eli Murua.
- Juan Mari Iñiguez de Heredia.
- Edurne Azpitarte.
- Jose Mari Burgos.
- Imanol Cidoncha.
- Zuriñe Alijostes.
- Iñaki Olaizola.