Tasak, ordenantza fiskalak eta frackinga izango dituzte hizpide udalbatzarrean

Bihar egingo dute martxoko ohiko plenoa; hamabi puntuko gai ordena izango dute

Bihar arratsaldean, 18:30ean, egingo dute martxoko ohiko udalbatzarra. Hamabi puntuko zerrenda izango dute mahai gainean. Besteak beste, ordenantza fiskalak, tasak eta hiru mozio izango dituzte aztergai. Horrela, neurri fiskalei dagokionez, Errenteria Musikalen datorren ikasturteko tasak jorratuko dituzte, baita udal garraio zerbitzu publikoa arautzen duten ordenantza fiskalen aldaketak ere, besteak beste. Mozioei dagokionez, Gipuzkoako Fracking Ez plataformak aurkeztutako mozioaz ariko dira. Gai berari buruz, PSE-EEk beste mozio bat eramango du plenora. Pikoketa elkarte errepublikazalearena izango da beste mozioa. Horrez gain, Ingurumen Aholku Kontseiluaren araudiaren aldaketa proiektuari hasiera emateko proposamena ere izango dute hizpide. Gai zerrenda guztia, hemen.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.