Artzaintzaren Bidearen azkeneko etapa egingo du Urdaburuk
Otzaurtetik Arantzazura arteko txangoa izango da bidearen 23. etapa eta azkena
Urdaburuk irteera egingo du datorren igandean, Artzaintzaren Bidea bukatzeko etaparekin. Ibilbide horretan egingo duten 23. txangoa Otzaurte eta Arantzazuren artekoa izango da, eta Añabaso eta Aizkorri tontorrak igoko dituzte, Urbiatik helmugara jaisteko. Hamasei kilometro eta bost ordu pasatxoko ibilbidea izango da, 1.050 metroko gainbeherarekin.
Izena emateko, mendizale elkartearen egoitzatik pasatu beharko da. Gaur edo ostegunean 20:00etatik 21:30era egongo da bulegoa irekita. Autobusa 07:00etan aterako da Iztietako geltokitik, eta ordu laurden beranduago Aritzetako zerbitzugunetik pasako da.