Pasa den ostegunean
emakume bat hil zuen, ustez, bere bikotekideak, Gasteizen. Hilketa hori salatzeko, elkarretaratzea deitu du Oarsoaldeko Mugimendu Feministak, 19:30ean, Niessenen.
Protesta ekitaldi horrekin bat egin dute Oarsoaldeko lau udalek, zein Errenteria-Oreretako Berdintasun Kontseiluak zein Pasaiako Berdintasun Mahaiak. “Publikoki eta aho batez” adierazi dute emakumeenganako indarkeriaren aurkako euren jarrera. “Horrelako gertaerak ez ditugu onartzen gure gizartean, eta horregatik, lanean jarraitu behar dugu erakunde, elkarte eta herritarrek, emakumeak indarkeria matxistarik gabe bizi gaitezen”, gaineratu dute. Emakumearen familiari euren elkartasuna adierazi diete erakunde eta eragile horiek.