III. Errepublikaren aldeko ekitaldiak antolatu ditu Pikoketak

Kalejira errepublikazalea egingo dute igandean; hitzaldiak eta ikus-entzunezkoak ere antolatu dituzte

Errepublika “etorkizuna” dela aldarrikatuko du Pikoketa Oarsoaldeko elkarte errepublikazaleak datozen egunetan. Izan ere, asteartean 84 urte beteko dira Espainiako II. Errepublika aldarrikatu zutenetik. Elkarteko kide Txema Arenzanak atzoko agerraldian azaldu zuenez, Pikoketak ez du “hainbeste iraganera begiratzen, baizik eta etorkizunera”. Horrela, III. Errepublika bat aldarrikatzen duten heinean, aurreko errepublikaren baloreak hedatzen dituztela azaldu zuen.
Pikoketak A14ko ekitaldiak aurkeztu ditu

Pikoketak A14ko ekitaldiak aurkeztu ditu

Hainbat ekitaldi antolatu dituzte horretarako. Martxan dago II. Errepublika jorratzen duten liburuen eta beste hainbat materialen erakusketa, Xenpelar Etxean. Asteartera arte bisita daiteke, 17:00etatik 20:00etara —igandean itxita egongo da—. Gainontzeko ekitaldiak honakoak dira:
  • Bihar: Gipuzkoako elkarte errepublikazale guztiek deituta, manifestazioa egingo dute Donostiako Bulebarretik aterata, 19:00etan.
  • Etzi: Kalejira, Alabergako biribilgunetik 13:00etan aterata. Biteri kalea eta Gamon Zumardia zeharkatu ondoren, Herriko Plazan bandera errepublikazalea eta ikurrina jasoko ditu Antonio Oliden Etxebeste errepublikazale beteranoak. Errepublikaren alde egingo dute topa ondoren.
  • Astelehenean: Gabriel Celaya poetari buruzko hitzaldia emango du Jose Andres Alvaro Filologia Hispanikoan lizentziatuak. Xenpelar Etxean izango da, 19:00etatik aurrera, eta poeta hernaniarrari buruzko ikus-entzunezko bat ere emango dute.
  • Asteartean: Berdintasun Kontseiluarekin batera antolatu dute astearteko ekitaldia. La voz dormida emitituko dute Niessenen, 18:00etatik aurrera.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.