'Zure Errenteria' iniziatiba Iztietara eramango du bihar EAJk

Diputazio Plazan egongo dira 11:00etatik 13:30era; auzoz auzo ibiliko dira jeltzaleak

EAJk Zure Errenteria iniziatiba auzoz auzo eramateko asmoa duela iragarri du. Horrela, lehenengo auzunea Iztieta izango da, eta lantaldeko hainbat partaide izango dira bihar Diputazio Plazan. 11:00etatik 13:30era izango dira bertan. Euren helburua, adierazi dutenez, herritarren kezkak eta proposamenak “gertutik” ezagutzea da, “herritarren parte hartzea ezinbestekoa delako”. Jeltzaleek errenteriarrak animatu dituzte, euren ekarpenak egin ditzaten. Ideien partekatze horiek “denentzako onuragarriak” direla uste du alderdiak. Ekarpenak aurrez aurre jasotzeaz gain, facebook edo e-posta bidez egin daitezkeela gogorarazi dute. Koldo Mitxelena plazan duten lokalean ere helarazi daitezkeela esan dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.