Aitzol Gogorzaren medikuak eta alkateak agerraldia egingo dute legebiltzarrean

Larri gaixo dagoen presoaren berri emango dute; urrian onartutako mozioan du oinarria

Datorren astelehenean, 09:30etik aurrera, Errenteria-Oreretako ordezkaritza batek agerraldia egingo Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen, Berdintasunaren eta Herritarren Batzordearen. Larri gaixo dagoen Aitzol Gogorza presoaren egoeraren berri emango dute bere konfiantzazko medikuak eta Julen Mendoza alkateak, udalaren izenean. Pasa den urriaren 28an, Denborak ez du etenik, Aitzol askatu plataformak mozioa aurkeztu zuen, eta Udalbatzak
Aitzol Gogorza askatzea eskatzeko ekaineko agerraldia

Gogorza askatzea eskatzeko ekaineko agerraldia

onartu. Hala, indarrean den legearen arabera, eta arrazoi humanitarioak jarraituz, Gogorza aske uztea eskatu zuten. Gainera, Errenteriako Udalari presoaren egoeraren jarraipena egiteko eskatu zuen mozioak. Preso jarraitzen duela ikusita, alkateak berak egin du Gasteizko legebiltzarreko batzordean agertzeko eskaera. Nahasmen obsesio konpultsiboa du Gogorzak, eta laguntza berezia jaso behar du presoak. 1999an atxilotu zuten Frantzian, eta Soto del Realetik pasa ondoren, 2012an Basauriko espetxean dago. Hainbat aldiz eraman behar izan dute erietxera urte hauetan guztietan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.