Langileen eskubideak aldarrikatzeaz gain, gai politikoak ere aldarrikatu dituzte ibilbidean zehar
LABen manifestazioa
Ehunka lagunek hartu dute parte Oarso Bidasoko LAB sindikatuak deitutako manifestazioan. Langileen eskubideak aldarrikatzeaz gain, bidean zehar, beste borroka arlo batzuetako ordezkariak izan dira, hala nola, internazionalistak, presoen aldekoak, sortukideak, Ernaiko gazteak edo Landare elkartea libre dela eskatzen dutenak.
Manifestazioa Gamon Zumardian hasi eta Foru Plazan bukatu da. Bertan, ekitaldia egin dute. Alaia Martinek bertsoak bota ditu, eta berriki kartzelatik ateratako Xabier Alegriak hartu du hitza. Maddalen Dorador aritu da LABen izenean. Bukatzeko, Zutik emakumeak, Internazionala eta Eusko Gudariak abestu dute. Bazkaltzen ari dira orain, Koldo Mitxelena ikastetxeko jolastokian.
[nggallery id=42]