Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Langileek eraldaketa nahi dute

Gaur, Maiatzaren Lehena izanik, sindikatu eta eragile sozialek mobilizazioak egingo dituzte

Erik Gartzia Egaña
Oarsoaldea
2015/05/01
Il quarto stato koadroak estamentu berri bat irudikatu zuen XX. mendearen hasieran: proletariotza. Langile mugimenduaren sinbolo bilakatu zen. Irudia: Piuseppe Pellizza da Volpedo

Il quarto stato koadroak estamentu berri bat irudikatu zuen XX. mendearen hasieran: proletariotza. Langile mugimenduaren sinbolo bilakatu zen. Irudia: Piuseppe Pellizza da Volpedo

1886ko maiatzaren 1ean, Ameriketako Estatu Batuetan, milaka eta milaka langilek greba egin zuten zortzi orduko lanaldia aldarrikatzeko. Chicagon, herrialdeko gainontzeko hirietan baino baldintza okerragoak pairatzen zituzten, eta grebak hurrengo bi egunetan jarraitu zuen. Maiatzaren 3an sei langile hil zituen poliziak, eskirolen bitartez lanean jarraitzen zuen fabrika bakarraren aurrean protesta egiten zutenean. Biharamunean, hilketak salatzeko ekitaldia egin zuten Haymarket plazan, poliziak sarraskia eragin zuen, eta atxilotu batzuk heriotzera zigortu zituzten. Urte bukaeran, ugazaba askok zortzi orduko lanaldia onartu zuten. Chicagoko martirien odola milaka eta milaka langileen eskubideak hobetzeko hazia izan zen. Mende eta laurden pasatxo beranduago, langileek euren bizimodua hobetzearen alde mobilizatzen jarraitzen dute. Sindikatuek zein gizarte eragileek deialdiak luzatu dituzte gaurko. Goiztiarrenak ESK, LKN, CNT, Steilas eta Co.bas sindikatuak eta Oarso Taldea izango dira. Izan ere, martxa bat antolatu dute Errenteria-Oreretako Gamon Zumarditik irtenda, 09:45ean. «Ezer ospatzeko» ez dagoela esan dute, eta Maiatzaren Lehenean kaleak hartu behar direla berretsi dute, egungo sistemarekin bukatzeko «borrokan jarraitzen dugula jakin dezaten».Gero, Donostiara iristean, manifestazioa elikatuko du Oarsoaldetik abiatutako martxak. Sindikatu horiek antolatutako manifestazioa eguerdian aterako da Bretxatik. Oarso Bidasoko LABek ere Gamon Zumardian egin du deialdia, 12:30ean. Horrela, bi eskualdeetako langileak deitu dituzte Langileok borrokan, Euskal Herria aldaketa bidean lelopean kalera ateratzera. Manifestazioa ez da ekitaldi bakarra izango. Izan ere, «hainbat belaunaldietako langileen harrotasuna erakusteko bazkaria antolatu du sindikatuak, Sortu eta Ernairekin batera. Koldo Mitxelena ikastetxeko jolastokian izango da, 14:00etatik aurrera. UGT eta CCOOk, berriz, manifestazio bateratua egingo dute Donostian. Alderdi Ederretik aterako dira, 12:00etan. Pertsonak lehenik lelodun pankarta eramatekoak ziren, baina besoak elkar gurutzaturik zabalduko dute manifestazioa. Izan ere, Teruelgo (Aragoi) epaile batek gaztelerazko Así no salimos de la crisis —Horrela ez gara krisitik aterako, euskaraz— goiburua debekatu du, «hauteskundeetako botoa baldintzatu» dezakeelakoan. ELAk, urtero bezala, manifestazio nazionala egingo du Bilbon. 11:45ean Txiki Muñoz idazkari nagusiak mitina emango du, eta Kale Nagusia zeharkatu ondoren, Plaza Biribilean bukatuko da, beste ekitaldi batekin. Handik ez oso urruti, USOk bere mobilizazioa egingo du. 11:00etan irtengo da Kale Nagusi eta Maria Lopez Harokoaren kalearekin elkartzen den punturik. Eraldaketa «ekonomiko, sozial, sindikal eta politikoaren alde» egingo dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.