Ostiralean bukatuko da madalenetako kartela aurkezteko epea
31. kartel lehiaketaren irabazlea hilaren 26an jakinaraziko dute
Madalenetarako bi hilabete eta erdi falta dira, baina dagoeneko prestaketak hasi dira. Horrela, besteak beste, kartel lehiaketa abian da. Datorren ostiralean bukatuko da entregatzeko epea. Udaletxeko erregistro orokorrean egin beharko da, 14:00ak baino lehen. Epaimahaiak hilaren 26an jakinaraziko du zein izango den aurtengo madalenak iragarriko dituen kartela.