Musika zein dantza ikastaroetan matrikulatzeko aukera egongo da hilaren 22ra arte
Errenteria Musikaleko eskola
Errenteria Musikal datorren ikasturtera begira jarri da jada. Horrela, astelehenetik aurrera aurrematrikulazioa egin ahal izango da. Astelehen, asteazken eta ostiraletan 07:00etatik 14:30era egongo da zabalik, eta gainontzeko bi astegunetan 17:30ean itxiko dute bulegoa.
Ekainaren 1ean jakinaraziko dute zeintzuk izango diren onartutako ikasleak, eta hil horren 8tik 19ra izango da matrikulazioa epea. Eskaintza handia egongo da, ohi bezala. Instrumentu bat jotzen ikasi ahal izango da; irteerak, ekitaldiak eta trukaketak egingo dituzte; dantza eta musika taldeetan parte hartu; euskal dantza, balleta, garaikidea edo klakea ere ikas daitezke… Horrez gain, informatika musikala zein musika irakaskuntza profesionalaren ikastaroak eskainiko dituzte.