Sara Carracelas igeriketa egokituko txapelketa egingo dute etzi
60 baino gehiagok hartuko dute parte Galtzarabordako igerilekuetan egingo den proban
Larunbatean egingo dute Sara Carracelas igeriketa egokituko txapelketaren zazpigarren ekitaldia, Galtzarabordako udal igerilekuetan. 16:00etan hasiko da proba, eta sarrera doakoa izango da.
60 kirolarik baino gehiagok parte hartuko dutela jakinarazi du Oarsoaldea igeriketa taldeak. Urritasunen bat duten kirolariek hartuko dute parte, eta hainbat modutan egingo dute igeri: librea, bizkarra, tximeleta… Txapelketa dela eta, Galtzarabordako igerilekua itxita egongo da 14:00etatik aurrera.