PSE-EEk etzi egingo du bertan behera utzitako mitina

Jose Angel Rodriguez, Denis Itxaso eta Idoia Mendia izango dira Pablo Sorozabal plazako ekitaldian

Errenteriako PSE-EEk pasa den larunbatean egiteko asmoa zuen ekitaldi nagusia, baina bertan behera utzi zuten, Sevillako hegazkin istripuagatik. Ekitaldi hori etzi egingo dute, Beraungo Pablo Sorozabal plazan, 18:00etatik aurrera. Bertan Jose Angel Rodriguez alkategaiak, Denis Itxaso ahaldungaiak eta Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak hartuko dute hitza. Elkargo sozialistak jakinarazi duenez, mitinaren aurretik haurrentzako jolasak zein puzgarriak egongo dira, 17:00etatik aurrera, alderdiaren gazteriak dinamizatuta. Ekitaldiaren ondoren, pintxopotea egingo dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.