Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Peña: "Langabezia tasa altua dela eta, premiazkoak dira neurriak"

Errenteria-Orereta
Politika

Neurri fiskalez gain, trafikoan eta hiri garbitasunean neurriak hartuko dituztela esan du alkategai jeltzaleak

2015/05/18
Erik Gartzia Erik Gartzia
maite peña borobilaMaite Peña (Errenteria, 1975) laugarren aldiz aurkeztuko da hauteskundeetara. 2003tik da zinegotzia, eta denbora berbera darama jeltzaleen udal taldearen bozeramale izaten. Alkatetza lortuz gero, zer proposatzen duzue? Gure proposamenak hiru ardatzetan oinarritzen dira. Azken hilabete hauetan egindako parte hartze prozesuaren bidez errenteriarrak gehien arduratzen dituzten gaiak jorratzen dituzten hiru ardatz, hain zuzen ere. Alde batetik, trafikoa eta aparkalekua. Bestetik, herriaren garbitasuna eta azkenik eta garrantzitsuen izan daitekeena, berpizkunde ekonomikoa. Trafikoa eta aparkalekuaren inguruan azken aldian egin diren aldaketek, onurak ekarri ordez, egoera okertu dutela uste dugu, eta erabaki horietako batzuk atzera botatzea proposatzen dugu. Batez ere, hausnarketa sakon bat egitea, trafikoa eta aparkalekuaren arazoari behin-betiko irtenbidea emateko. Hiri garbitasuna eta pintaketei buruz kezka ugari dituzte errenteriarrek, jakinarazi digutenez. Herriaren irudiari ez diote mesederik egiten eta horrek ez du bisitariak erakartzeko laguntzen. Egoera txarra da erdialdean, baina are okerragoa auzoetan. Zentzu horretan, premiazkoa da auzoei arreta egitea. Berpizkunde ekonomikoari dagokionez, Errenteriak duen langabezia tasa altua dela eta, premiazko ekintzak beharrezkoak dira. Merkataritza eta ostalaritza bultzatzeko, bisitariak erakarriko dituen ekitaldiak bultzatu nahi ditugu sektore pribatuarekin elkarlanean. Azkenik, enpresen eta, ondorioz, langileen egoera hobetzeko, neurri fiskalak proposatzen ditugu, egoera zail honetan ezin baititugu enpresak ito. Egoera zailean dauden pertsonen kontrataziorako laguntzak ere proposatzen ditugu, baita ere lokalen alokairurako laguntzak. Berpizkunde ekonomikoak, herritarrentzako enplegua ekartzeaz gain, udalarentzako diru sarrerak ere ekarriko ditu, horrela, aberastasun hori herriaren beharretan inbertitu ahal izango da, zerbitzu sozialetan, kulturan, aisian, garbitasunean, eta herritarrentzako zerbitzuetan oro har. Lekuonako eraikinarekiko zein jarrera duzue? Errenteriarako proiektu oso garrantzitsua dela pentsatzen dugu, eta proiektu hau ahalik eta hobekien aurrera ateratzeko lanean dihardugu. Legealdi honetan, oposiziotik, proiektu hau hobetzea lortu dugu, Errenteriak merezi duen auditorio bat egiteko aukera erdietsiz. Errenteriak duen kultura bizitza aberatsak, ekipamenduetan ere bere isla edukitzea ezinbestekoa da, kulturalki Errenteriak duen pisuak merezi duen aitorpena izan dezan. Proiektu honen alde lanean jarraituko dugu eta oso garrantzitsua iruditzen zaigu zentzu horretan kudeaketa nola egingo den zehaztea. Duela gutxi jarri zen bosgarren edukiontzi boluntarioa. Zer iruditzen zaio EAJri? Zein da zuentzat sistemarik egokiena? Gure eredua, argi eta garbi behin eta berriz esan dugun bezala, borondatezko bosgarren edukiontzia da. Errenterian sistema hori jartzeaz pozten gara, eta Errenteriarren artean izan duen harrera onak, gure herritarrez harro sentiarazten gaitu. Hala ere, informazio eta sentsibilizazio kanpaina eskasa egin dela iruditzen zaigu, udal gobernuak sistema honetan duen interes faltaren erakusgarri. Bilduk atez atekoaren eta inposizioaren alde egin du apustua Gipuzkoan. Errenterian ezartzera ausartu ez arren, argi dago, beste ereduak bultzatzeko interesik ez dutela. Informazio eta sentsibilizazio kanpainarik gabeko bosgarren edukiontziaren ezarpenak, sistema honen porrotaren zain daudela pentsarazten digu. Duela bi urte bakegintzan oso sonatua izan zen Eraikiz zinema zikloa egin zen. Talde politiko guztiek hartu zuten parte. Antzeko proposamenik egiteko asmorik ba al duzue? Elkarbizitza lantzeko asmorik ba al duzue? Gure alderdiak beti egin izan du bakegintza eta elkarbizitzaren aldeko apustua eta aurrerantzean ere horretan lanean jarraituko dugu. Gure ikuspuntutik, keinuak baino, lanketa sakonagoak behar ditu, eta horretarako, ez da aski ekintza bakar bat, maila desberdinetan landuko diren ekintzaz osatutako plan orokor bat baizik.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.