Koldo Mitxelena ikastetxeak bere jaia ospatuko du asteburuan

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleek eskolaren eguna egingo dute, bi zatitan

Ostiralean eta larunbatean Koldo Mitxelena ikastetxeko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleek. Etzi arratsaldean hasiko da ospakizuna. Niessen aretoan eskolaz kanpoko ekintzetan prestatutako antzezlana, bigarren mailako ikasleen kantak eta seigarrenekoen bertsoak ikus-entzuteko aukera egongo da. Larunbatean ere, hainbat jarduera egingo dituzte. 10:00etan hip-hop eta judo erakustaldiak egingo dituzte, jaiarekin hasteko. Gimnasioan ikasturtean zehar egindako jarduerak erakutsiko dituzte, eta Kuadro bat, testu anitz eta Elkarbizitza proiektua egitasmoen erakusketa egingo dute. 11:00etatik aurrera, jolastokian ikasleek egun horretarako propio prestatu dituzten emanaldiak ikusteko aukera egongo da, mailaka. Goizeko egitaraua bukatzeko, ikasle ohiek antolatutako tailerrak izango dira. Ondoren, 13:30ean, haurrek bazkaltzeko astia izango da. Ordu erdi beranduago hasiko dira helduak. Sabela betetzean, Eriz Magoarekin, muxikoekin eta disko festarekin gozatzeko aukera egongo da.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.